Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Azken egunean ospakizun txiki bat egin zuten eta oparien zozketa ere egin zen

2022·07·27


Uztailean zehar Intxurrek antolaturiko udako pilota eskola egin da. Gaztetxo ugari aritu dira astez aste Intxurreko ordezkariekin pilotan jokatzen ikasiz gozatzen eta atzo izan zuten azken eguna. Meriendatxo bat eta hainbat opariren zozketa egin zen Iñaki Artolaren parte hartzearekin eta gaztetxoek amaiera borobila eman zioten pilota eskolari. Antolakuntzak ekimenaren balorazio positiboa egin du eta oso gustura geratu direla adierazi dute.