Datuen babesa

Datuen babesa

www.alegia.eus domeinurako bisita era anonimoan egiten da. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko.

Direlako datuok Alegiako Udalaren datuen fitxategietara bilduko ditu eta datu babeserako legediaren arabera tratatuko ditu.

Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu datu babeserako legedia arautzaileak xedatutakoaren arabera.

Alegiako Udalak fitxategi informatizatuetan jasoak dituen datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:

  • Datu base horrekin Alegiako Udalak zein helburu lortu nahi dituen jakiteko.
  • Datu base automatizatuan beraren datuak sartzen ez uzteko.
  • Datu haietara edozein unetan sartzeko.
  • Haietan berari buruz agertutako datuak partzialki edo osoki aldatzeko edo ezeztatzeko.

Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:

Alegiako Udala
Enparantza Nagusia z/g, 20260 Alegia
Gipuzkoa

Izaera pertsonaleko datuei buruz Alegiako Udalak konpromisoa hartzen du sekretutasuna gordetzeko eta asmoa azaltzen du haien segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzeko eta haien aldatze, galtze edo baimenik gabeko sarbideak galarazteko, teknologiaren eta pilaturiko datuen izaera aintzat harturik haiek izan ditzaketen arriskuak naturari egoztekoak izan edo gizakiari.

Alegiako Udalak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko web orriaren bisitariek emandako datu pertsonalak.

Alegiako Udalak informazio hau erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta e-mailak edo mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazioa denean.