Gizarte Zerbitzuak

Gizarte zerbitzuak

Arduradun teknikoa

Agurtzane Lopetegi Gizarte langilea
Feli Mujika                                             Administraria

Gizarte zerbitzuak:

Pertsona guztien gizarteratzearen eta autonomiaren alde egitea, pertsonen gaitasuna areagotuz eta dependentzia, bazterketa eta babesgabekeria eta larrialdi egoerei aurre egiteko prebentziorako, promoziorako eta babeserako ekintzak burutuz.

Beste sistema eta politika publiko batzuekin partekatutako helburutzat joko dira gizarte ongizatea, gizarteratzea eta gizarte kohesioa eta berez, beste sistema politiko publiko batzuekin batera gauzatu beharrekoak dira.

 

Zerbitzuak

1-Lehen mailako arreta (Udala):

  • Informazio, balorazio, diagnosi eta orientazio zerbitzua.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  • Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua.
  • Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua.
  • Gizarte zerbitzuen eremuan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua.
  • Telelaguntza zerbitzua (Eusko Jaurlaritza).
  • Beste udal zerbitzua: eguneko eta gaueko harrera zentroak, ostatu zerbitzuak (harrera pisuak, etzebizitza babestuak, apartamentu babestuak, etxebizitza komunitarioak).

2-Bigarren mailako arreta (Gipuzkoako Foru Aldundia):

  • Gizarte larrialdietarako koordinazio zerbitzua.
  • Mendekotasuna, ahalmen urritasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua.
  • Eguneko eta gaueko ostatu zerbitzuak (egoitzak adinekoentzat, buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzat, etxean tratu txarren biktima izan direnentzako zentroak...).
  • Atsedenerako zerbitzuak (respiro).
  • Beste zenbait.
PDF
2,6 MB
20·01·2021 Gida
Gizarte Zerbitzuek herritarren esku dituzten baliabide eta zerbitzuak biltzen dituen gida.

Harremanetarako

  • Helbidea: Enparantza nagusia z/g - 20260 Alegia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 65 47 68
  • Faxa: 943 65 48 15
  • Posta elektronikoa: gizarte@alegia.eus
  • Ordutegia: Hitzordua eskatu behar da 943 65 47 68 telefonora deituta edo gizarte@alegia.eus helbidera idatzita.
  • Larrialdietako ordutegia eta telefonoa: Lanegunetan 15:00etatik 08:00etara eta larunbat eta jai egunetan egun osoan: 943 22 44 11 edo 112.