Herriko jaiak

Herriko jaiak

Herriko Jaiak

Karmenak. Uztailak 16

Alegiako jaiak Karmenetan (uztailak 16) ospatzen dira, egokitzen den asteko egunaren arabera aurreko edo ondorengo asteburua hartuz. Herritarrez osaturiko eta kultura teknikariak koordinaturiko batzorde batek osatzen du egitaraua eta hainbat ekitaldi urtero egiten diren arren, ekitaldi guztietan izaten dute lekua berritasunek.

Egitaraua jaitsi

Herriko Jaiak

Kalebeherako jaiak. Irailak 14

Kalebehera auzoan dagoen Santo Kristo ermitaren inguruan egiten hasi ziren jai hauek duela urte pila bat. Gaur egun herriko gazteek antolatzen dituzte egitarau finko batekin eta iraileko bigarren edo hirugarren asteburuan ospatzen dira. Herritarrek benetan maiteak dituzten jaiak dira.Alegiako jaiak Karmenetan (uztailak 16) ospatzen dira, egokitzen den asteko egunaren arabera aurreko edo ondo

Ospakizunak

2014tik Barrioko Festa Eguna ere ospatzen da ekainean. Larraitz auzoa "barrio" izenarekin ezagutzen da herrian eta bertako bizilagunek egun osoko egitaraua antolatzen dute.

Horrez gain, Kultura batzordeak antolatuta bi urtez behin festa bat egiten da Udaberrian. Duela urte batzuk Musikaz Blai jaialdia izan zen, Garai Bateko Alegia jaiak bi ekitaldi izan zituen...

Langaurre Eguna ere berreskuratu da. Herriko mendi batean dagoen atsedenlekuan egiten zen babarrun jana eta festa berreskuratu nahi izan da. Garai bateko formatutik apur bat aldatu da baina berreskuratu da.

Bestetik, Barazki eta Artisauen Azoka Berezia egiten da urtero iraileko azken igandean eta jende asko biltzen da bertan.

Horiez gain, Udalak udazkeneko, neguko eta udaberriko egitarau kulturalak prestatzen ditu.

Egitaraua jaitsi