mailegua
MAILEGUA
Zerbitzua erabiltzeko ezinbestekoa da bazkidetxartela izatea. Bazkide egiteko beheko dokumentua bete eta liburutegira eraman behar duzu.
Bazkide txartelarekin 3 liburu eta 3 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) hartu ahal dituzu zure udal liburutegian. 21 egunekoa da liburuak itzultzeko epea liburuen kasuan. DVD eta aldizkarien epea berriz, 7 egunekoa da. Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.
Dokumenturen bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epearen barruan liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.
Epeak
Liburuak itzultzeko epea 21 egunekoa da.
Material bereziak (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) itzultzeko epea 7 egunekoa da. Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu.
Erreserbak
Gehienez bi dokumentuen erreserba egin dezakezu, katalogoa kontsultatzeko orrialdean. Erreserbatutako dokumentuak liburutegira iristen direnean SMS bidez edo posta elektronikoz jakinaraziko dizugu. Erreserbatutako materiala jasotzeko bi eguneko epea izango duzu. Horrela egin ezean erreserba bertan behera utziko da.
Oharra: Erreserba ez da mailegu eskaera
Erreserba soilik dokumentua maileguan dagoenean egin liteke. Dokumentua erabilgarri baldin badago mailegu eskaera egin behar da.