Web edukia bistaratu

Atal honetan Udalak zabalik dituen parte hartze prozesuen inguruko informazioa eta edukiak aurkituko dituzu.

Larraitz auzoko ekialdea hiritartzeko egitasmoa

Larraitz auzoko ekialdea hiritartzeko parte hartze prozesua martxan da. Herritarrekin egindako lehen bileraren ostean, egitasmoaren inguruko dokumentazioa atal honetan izango duzue eskura eta ekarpenak egin ahal izateko Alegia APP aplikazioko Idatzi Udalari atala erabili daiteke, webgune honetako Harremanetarako atalaren bidez ere bidali daitezke edo udaletxeko sarrerako postontzian utzi daitezke.

 

PDF
1,2 MB
2022·07·07 Aurkezpena
Larraitz auzoko ekialdea hiritartzeko prozesuaren inguruko informazioa duzue lotura honetan.

 

Hondakin bilketa sistemaren berrikusketa prozesua

Hondakin bilketa sistemaren berrikusketa landuko duen parte hartze prozesua martxan da. Herritarrekin egindako lehen bileraren ostean, egitasmoaren inguruko dokumentazioa atal honetan izango duzue eskura eta ekarpenak egin ahal izateko Alegia APP aplikazioko Idatzi Udalari atala erabili daiteke, webgune honetako Harremanetarako atalaren bidez ere bidali daitezke edo udaletxeko sarrerako postontzian utzi daitezke.

 

PPT
9,1 MB
2022·07·22 Aurkezpena
Hondakin bilketa sistemaren berrikusketa prozesuaren inguruko dokumentu informatiboa.