Tramiteak

Tramiteak

Udalarekin harremana on-line

Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Alegiako Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKOen tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.

Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.

Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;

 

Nola erabili

Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:

  • IZENPE TXARTELA eskuratu
    Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat enpresek identifikazio pertsonala egiteko erabiltzen duten txartela izanik. Dohainekoa da eta Kz Gunean eskatu daiteke.
  • NAN elektronikoarekin
    Txartel irakurgailu batekin zure NANarekin zerbitzu hauetarako sarrera izango duzu.

 

Kontsulta eta zerbitzu zerrenda

Lotura honetatik izapideen zerrendara sartu zintezke

Eskaera orokorretarako inprimakia

Udalean egin behar den edozein eskaera aurkezteko inprimakia duzue eskura. Deskargatu eta on line bete dezakezue eta gero Udalera bidali edo inprimatu eta gainontzeko dokumentazioarekin batera Udalera ekarri. Modu horretan, Udalera egin beharreko joan-etorriak ekidin ahal izango dira.

PDF
0,1 MB
2016·09·01 Inprimakia
Eskaera Orokorretako inprimakia.

Ekitaldietarako hondakinen edukiontziak eskatzeko inprimakia

Herriko edozein norbanakok edo eragilek antolatzen duen edozein ekitalditan hondakinak jasotzeko edukiontziak behar badira, hemendik aurrera inprimaki hau betez egin beharko du eskaera. Edukiontziak erabili nahi diren ekitaldiaren eguna baino 15 egun lehenago egin behar da eskaera, Udalak onartu eta Mankomunitateak edukiontziak jarri ahal izan ditzan. Inprimakia bete eta udala@alegia.eus helbidera bidali behar da.

PDF
0,2 MB
2022·02·16 Inprimakia
Udalari ekitaldietarako edukiontziak eskatzeko inprimakia.

Izapide ezberdinetarako inprimakiak

Udalean egin beharreko hainbat izapide modu digitalean egiteko aukera eskaintzen dizu atal honek. Deskargatu eta on line bete dezakezue eta gero Udalera bidali edo inprimatu eta gainontzeko dokumentazioarekin batera Udalera ekarri. Modu horretan, Udalera egin beharreko joan-etorriak ekidin ahal izango dira.

PDF
0,2 MB
2020·11·03 Inprimakia
Erroldan inskribatzeko eskaera inprimakia.
PDF
0,3 MB
2020·11·03 Inprimakia
Beste pertsona baten izenean izapideak egiteko baimena ematen duen inprimakia.
PDF
0,4 MB
2020·11·03 Inprimakia
Banku Helbideratze Eskaera egiteko inprimakia.