Web edukia bistaratu

Alegiako Udalak haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak eskainiko ditu uztailean zehar. Udaleku irekiak, kirol udalekuak eta udaleku parte hartzaileak izango dira aukeran, adin ezberdinetako haurrei eta nerabeei zuzenduta. Jarduera horietan izena emateko epea maiatzaren 23tik 27ra bitartean egongo da zabalik, azpiko formularioak betez edo kultur etxera joanez.

Alde batetik, HH4tik LH2ra bitartekoek udaleku irekiez gozatzeko aukera izango dute. Bestetik, LH3tik LH6ra bitartekoek, kirol udalekuak izango dituzte eskura eta azkenik, 2005etik 2009ra bitartean jaiotakoek Udaleku Parte Hartzaileetan aritzeko aukera izango dute.

Azken hori da aurtengo berrikuntza. Uztailaren 4tik 22ra eskainiko da astearteetan eta ostegunetan goizez. Lehen bi asteetan jolasak, tailerrak eta bestelako ekintzak egingo dituzte eta azken astean 2 gaueko irteera bat egingo da. Parte hartzaile bakoitzak 84 euro ordaindu beharko ditu.

Udaleku irekien eta Kirol udalekuen kasuan berriz,, bi txanda izango dira. Lehen txanda uztailaren 1etik 14ra luzatuko da eta bigarrena uztailaren 18tik 29era. Txanda baten parte hartzeak 49 euroko prezioa izango du eta bietan jarduteak 84 eurokoa. Jarduera guztien ordutegia 10:00etatik 13:00era izango da, astelehenetik ostiralera.

Jarduera bakoitzaren inguruko xehetasunak jarraian kontsultatu ditzakezue. Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu daiteke edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi.

OHARRAK

-Plaza mugatuak daude eta izena ematearen arabera egokituko dira.

-Ekaina erdi aldera email bat bidaliko da plaza konfirmatuz eta udalekuen zein ordainketaren inguruko informazio orokorra azalduz.

 

UDALEKUEI BURUZKO INFORMAZIOA

-UDALEKU IREKIEI ETA KIROL UDALEKUEI BURUZKO INFORMAZIOA

-UDALEKU PARTE HARTZAILEEI BURUZKO INFORMAZIOA

-HOBARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

-DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

 

 

UDALEKU IREKIAK

 

HH4tik LH2ra bitarteko haurrentzat
(biak barne)

TXANDAK

-1. txanda: uztailaren 1etik 14ra

-2. txanda: uztailaren 18tik 29ra

ORDUTEGIA:

10:00etatik 13:00era.

PREZIOA:

-Txanda bat: 49€

-Bi txandak: 84€

IZENA EMAN

 

KIROL UDALEKUAK

 

LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat
(biak barne)

TXANDAK

-1. txanda: uztailaren 1etik 14ra

-2. txanda: uztailaren 18tik 29ra

ORDUTEGIA:

10:00etatik 13:00era.

PREZIOA:

-Txanda bat: 49€

-Bi txandak: 84€

IZENA EMAN

 

UDALEKU PARTE HARTZAILEAK

 

2005 eta 2009 artean jaiotakoentzat
(biak barne)

IRAUPENA:

-Uztailaren 4tik 22ra, astearteetan eta´ostegunetan.

ORDUTEGIA:

9:30etik 13:30era.

PREZIOA:

-Parte hartzaile bakoitzeko: 84€

 

IZENA EMAN